sábado, 28 de agosto de 2010

Habemus Blog

Egia esan nahikoa ironikoa gerta liteke bere osotasunean  euskeraz idatzitako blog honen  inaugurazio sarreraren izenburua euskaraz ez izatea, baiana horrela ematen diogu hasiera blog  honi.

Blog honen sortzaileek zenbait gabezia ikusten ditugu euskeraz dagoen materialaren inguruan. Ez daukagu euskarara doblaturiko filme gehiegi ikusteko aukera (eta ikusi ahal ditugunak daukaten doblajea eskaxa entzun aurretik berdinean nahiago ditugu gure belarriak intze goriz batzuen bidez zulatuta suntsitzea). Euskaraz idatzitako bibliografia unibertsitarioa urtero urtero hasten den arren eskaxa da oraindik. Komiki eta bideojokoei dagokionez ez dugu hitzik ere egingo.

Guk gure partetik ezer gutxi egin dezakegu aurreko aspektuak hobetzeko. Ez gara itzultzaileak, letretako formaziorik ez daukagu... gutariko batzuk oraindik EGAdunak ere ez dira eta beste batzuk hau osta osta lortu genuen. Baina bestetik, badauzkagu zenbait jakintza, zenbait informazio iturri, zenbait konkluzio, material aunitz ... euskaraz inoiz idatzi ez direnak. Eta hori izango da jaun andreok blog honen egitasmo nagusia, euskaraz material friki, degeneratu, biziotsu, pornografiko, odoltsu ... etabar... argitaratzea.

Euskaraz idatziriko material "zikin" baten alde  borrokatzen. Honekin hasten da, beraz, SAKONDU: SAKONAGO MESEDEZ blog-a. Ondo izan.



Pd: badakit ortografia faltak egongo direla han eta hemen...